XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hemen, gaizkile bi... (liburua bilatzen jarraitzen du), kiminal bi zaituztegu. Batak ez du pagatu nahi, eta besteak gehiegi kobratu nahi du. Beraz, lapur bi zarete. Beraz, delito bi aztertu behar ditugu... (Liburu bat hartzen du). Bueno, ea... artikulu... ea, artikulu... bai, hemen dago, ehun eta hogeigarren artikulua. Ea zer dioen... ezkontza egunean...

BEZERO 1 - Ezkontza egunean?. DON AFROD. (Haserre burua altxatuz). Zer ari zara esaten?

BEZERO 1 - Ezkontza egunean. DON AFROD.- Ezkontza egunean? Eta zer gertatu zitzaizun ezkontza egunean?

BEZERO 1 - (Beldurrez). Niri, ezerez jauna. Solterua naiz, Don Afrodisio.

DON AFROD. (Haserre). Eta orduan, zertan ari zara ezkontza aipatzen?. Time is money, Denbora dirua da. (Ordularia begiratzen du). Eta nire denborak asko balio du.

BEZERO 1 - Zenbat, Don afrodisio?. DON AFROD.- Ni, abogadu famatua naiz. Beraz, ordu laurden bakoitzak hamar mila pezeta.